Bihar larunbata, hilak 20, 09.00etan gosaria eginen dute Mukiegiko ehiztarien bordan. Ondotik, 09:30ean plater tiroa eginen dute han bertan.
12:00etan herriko frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte. Gaztetxoetan Iraia Petrikorena eta Unax Urtxegi, Nahia Almandozen eta Urko Telletxearen kontra ariko dira. Helduetan, berriz, Mikel Urtxegi eta Urtzi Loiarte, Lander Etxenikeren eta Aimar Zamoren aurka.
16:00etan mus eta partxis lehiaketak jokatuko dituzte Baratzondon eta 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia izanen da frontoian.
Igandean, 10:00etan karrikabuelta izanen da txistulariekin. Ondotik, 11:00etan Ajoarriero lehiaketa eginen dute eta 12:00etan XXII. Gazta Lehiaketa eginen dute.
Arratsaldean izanen dute segida ekitaldiak . 18:30ean kankailuekin eta buruhandiekin eginen dute karrikabuelta eta herriko trikitilari gazteak ariko dira musika jotzen. Asteburua borobiltzeko, gazta eta opil dastaketa izanen da eta herriko trikitilari gazteek emanaldia eginen dute.