Ekhiñe Zapiain beratarra izanen da protagonista aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Ekhiñe Zapiain bertsolari beratarra elkarrizketatu dute larunbatean ETB 1en emanen dute 'Hitzetik Hortzera' saiorako.  Nafarroako bertso eskolei buruz egindako ikerketaz, eta Nafarroako Txapelketari buruz ariko dira bertzeak bertze. 

Hiztun berriak eta ez hain berriak Nafarroako Bertso Eskoletan izenburuko ikerketa ondu dut Ekhiñe Zapiain beratarrak, Miren Artetxerekin eta Naroa Barrusorekin batera. 

Zapiainek Nafarroako bertso eskoletako ikasleen eta bertsolarien profilak zeintzuk diren azalduko du elkarrizketan, hizkuntza legitimitateari buruz arituko da, hizkuntzei dagokienean ditugun sinesmenei buruz eta hizkuntza ideologiak bertsolaritzan duen eragina zein den azalduko du, baita ikerketaren ondorioak ere.

Solasaldia aprobetxatuz eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa hastear dagoenez, txapelketak herrialdean sortzen duen giroari buruz ere arituko dira programan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun