Gaur bukatuko da Berako Mendi Bizikleta Ibilaldian izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Larunbatean, hilaren 20an, eginen dute Beran Mendi Bizikleta Ibilaldiaren 31. edizioa. Aurten lehendabiziko aldiz izen ematea online bakarrik egiten ahalko da eta gaur arratsean bukatuko da horretarako aukera. 

Probaren irteera 09:00etan izanen da eta helduek 32 kilometroko bidea osatu beharko dute, eta haurrek, berriz, hamaika kilometrokoa. Adingabeek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute edo gurasoetakoren batek lagunduta parte hartu. Gainera, proba osatzeko parte hartzaileek guttienez hamalau urte izan beharko dituzte.

Ibilaldian izena eman nahi duten helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte.Gure Txokoa Elkarteko bazkideen kasuan, berriz, 22 eurokoa izanen da prezioa eta probaren egunean elkarteko txartela aurkeztu beharko da. Bi kasuetan, prezioaren barrenean sartzen da parte hartzailearentzako asegurua. Haurren proban parte hartzeko berriz, hamar euro ordaindu beharko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun