Haurrentzako 'Azken eguzkilorea' antzerkia taularatuko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Patata Tropikala taldeak 'Azken eguzkilorea' antzerkia taularatuko du larunbatean Beran. Labiaga ikastolak antolatu du emanaldia eta Altzateko frontoian izanen da 17:00etan. Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko antzerkia da eta euskaraz izanen da. 

Kattalinen historia kontatzen du antzerkiak. Baserritik herrira jaistean lagun denak desagertu direla ohartuko da Kattalin eta Mari jainkosaren bila joanen da mendira. Bertan, euskal mitologian murgilduko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun