Zortzi eta hamahiru urte arteko neska-mutikoei zuzendutako ate irekiko eskubaloi entrenamenduak, berriz, gaur hasiko dira Toki Ona kiroldegian.
Larunbat goizean emakumeen lagunarteko partidak jokatuko dituzte, Txingudi Eskubaloia, Hernani eta Andoaingo Leizaran eskubaloi taldeen artean. 11:00etan Txingudi-Hernani; 11:40ean Hernani-Leizaran eta 12:20an, Txingudi-Leizaran. Arratsaldean, berriz, gizonezkoen txanda izanen da eta Txingudikoekin batera, Lezoko Munttarpe eta Hernani eskubaloi taldekoak ariko dira: 15:30ean Txingudi-Munttarpe; 16:30ean Txingudi-Hernani eta 17:30ean finalerdiak. 18:45ean jokatuko den finalaren aitzinetik omenaldia eskainiko zaio Jesus Goikoetxea Plaza zenari (18:30 aldera).
Ttikienendako ate ireki entrenamendua gaur
Aitzinetik, gaur, ortzeguna, 18:00etatik 19:00etara eskubaloiko entrenamenduekin ere hasiko dira Berako kiroldegian, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutikoei zuzenduak. Ate irekien saioa da eta nahi duen guztia joan daiteke probatzera. Hurrengo saioa larunbatean 10:00etatik 11:00etara eginen dute, Borziriak Cup txapelketa hasi baino lehen eta eta hurrengoa, datorren ortzegunean, irailaren 25ean eginen dute.