Kontsumo Bulegoko Ane Nuñez eta Irache Nafarroako Kontsumitzaileen elkarteko Asier Chaparro ariko dira solasean. Argindarra, gasa, telefonia eta aseguruak segurtasunez nola kontratatu aholkatuko dute, baita nola aurreztu ere. Gainera, solasaldira joaten direnen artean Nafarroako produktuen hiru lote zozketatuko dituzte.
Hitzordua 17:30ean izanen da gaur, Beralandetan, sarrera librearekin.
Bortzirietako Mankomunitateko Kontsumo Bulegoak antolatu du hitzaldia, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen elkartearekin elkarlanean.