Irailaren 20an ospatuko dute Arrano elkartearen eguna, egitarau zabalarekin. Larunbat goizean, 09:00etan, mendi buelta eginen dute Agiñara, oinez edo bizikletaz, 10:30ean Agiñan gosaria izanen dute. 13:00etan Ekitaldi Artifiziala karrika antzerkia Harriondoa atarian. 14:30ean bazkaria izanen dute, Etxalarko asau egileen eskutik (bazkarirako txartelak erosteko azken eguna asteazkena zen). Bazkalondoan bingo musikatua izanen dute. 19:00etan musika herrian barrena, Elutxa txarangarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.