Gaztetxo eta nerabeentzat antzerki tailerra osatu nahi dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Antzerki taldeak sortzeko aukera aztertzen ari dira Lesakan. Argazkian, Irain eskolako ikasleak 2008an eskainitako emanaldi batean.

9 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei eta 14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako antzerki tailerra osatu nahi du Lesakako Udalak. Antzerki talde berriak sortzeko aukera aztertzen ari dira eta, horregatik, interesa neurtzeko galdetegi bat prestatu dute, irailaren 23ra bitarte bete daitekeena. Ikusi QR kodea behean. Lesakako Udalak jakinarazi duenez, galdetegia betetzea ez da izen emate orria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun