Hemendik aitzinera dokumentala bera eta 20 elkarrizketak egonen dira ikusgai mankomunitatearen webgunean. Elkarrizketatu bakoitza hautatu ondoren, zehazki aditu nahi den pasartea edo gaia ere hautatu daitezke.
Elkarrizketatuak: Amaia Abuin (Lesaka), Antton Erkizia (Lesaka), Bittori Telletxea (Bera), Bixente Taberna (Bera), Eduardo Conde (Lesaka), Itxaro Aranibar (Bera), Ixa Ordoñez (Bera), Joxe Mari Iratzoki (Bera), Joxema Irigoien (Etxalar), Joxepa Etxeberria (Igantzi), Joxe Emilio Txoperena Txoltxan (Lesaka), Juana Larralde (Arantza), Kontxexi Arangoa (Etxalar), Kontxi Erro (Lesaka), Manolo Arotzena (Lesaka), Mikel Legarra (Goldaratz), Oskar Txoperena (Igantzi), Patxi iñigo (Bera), Patxi Larretxea (Arantza) eta Pepi Olaetxea (Bera).
ESTEKAK:
- Gogoa pauso, pausoa bide ikus-entzunezkoa (45’): https://youtu.be/XcE2h0cUxzc
- 20 elkarrizketak: https://bortziriak.eus/euskara-bortzirietan/euskararen-biziberritzea/
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea izan da dokumental honen sustatzailea eta Katubi Ikus-entzunezkoak egilea. Pasarteen aukeraketan eta gidoia lantzen Leire Errandonea, Iban Garro, Oier Fuentes eta Patri Arburua aritu dira. Nafarroako Gobernuak finantzatu du egitasmoa.