Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldia egin zuten igandean. Denera 119 txirrindularik parte hartu zuten. Gehienek 37,1 kilometro luze eta 1.414 metroko desnibela zuen ibilbide luzeena aukeratu zuten eta gainerakoek 23,24 kilometro luze eta 770 metroko desnibela zuen laburragoa. Eguraldi bikaina lagun izan zuten txirrindulariek. Probaren bukaeran zozketatutako mendi bizikleta (Katea Bikek emana), Oiartzungo Ibon Irastortza Eskuderok irabazi du. Beti Gazte elkarteko Xabi Iribarrenen eskutik hartu du plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.