Beti Gazteko kultur arloko taldeek ere denboraldi berria hasiko dute

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Beti Gazte Kantari taldekoak, ortzegun honetan hasi eta bi astetik behin elkartuko dira.

Denboraldi berria abiatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak eta kirolean ez ezik, kultur arloan ere hasiko dira ikastaroak. Honela, Lesakako elkarteak deialdia egin die ikasturte honetan mutxiko taldean, Beti Gazte Kantari taldean, lerro dantzan edo irakurle taldean parte hartu dutenei. Informazioa nahi dutenek 697 27 60 36 telefonora deitu behar dute.

Mutxikoak, Beti Gazte kantari, lerro dantza eta irakurle taldea biltzen hasiko dira

Mutxikoak dantzatzen ikasi nahi dutenek edo praktikatzen segitu nahi dutenek azarotik aitzinera, asteazkenetan 18:30ean izanen dute hitzordua; Beti Gazte kantari taldekoak, berriz irailaren 18tik aitzinera, bi astetik behin, ortzegunetan 19:00etan elkartuko dira; lerro dantzakoak irailaren 21etik aitzinera, igandero 18:30etik 20:00etara bilduko dira eta irakurle taldekoak, azkenik, irailaren 27tik aitzinera, hilabetean behin, larunbatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun