Zaintza Mahaia eratzeko hirugarren saioa eginen dute Lesakan irailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Lesakako zaintza mahaia eratzeko lehen saioa maiatzaren 8an egin zuten (argazkian) eta ekainaren 12an bigarrena. Ortzegunean eginen dute hirugarrena.

Zaintza Mahaia eratzeko lehen saioa maiatzaren 8an egin zuten Lesakan (argazkian), eta arlo honekin harreman zuzena duten herriko eragileak gonbidatu zituzten. Bigarren saioa ekainaren 10ean izan zuten eta, udako geldialdiaren ondotik, hirugarren saioa irailaren 18an, ortzegunean 18:00etan hasita eginen dute herriko etxeko pleno aretoan.

Ortzegunean 18:00etatik 19:30era eginen dute herriko etxeko pleno aretoan

Lan saioko edukiei dagokienez, zaintza arloan herrian dauden baliabideak, eratuko den Zaintza Mahaiaren funtzionamendua eta Zaintza Mahaiaren osaketa (partaideak) izanen dira.

Zaintzarekiko interesa duen edonor joaten ahal da bere ekarpena egitera. Joan nahi duenak, udala@lesaka.eus helbide elektronikora idatzi edo 948 63 70 05 telefonora dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun