Larunbatean 11:00etan gogoratuko dute abuztuaren 21ean Pirinioetan hildako mendizalea
Irunen sortua, Irungo Mendizaleak elkarteko kidea zen Karlos Santiago. Kontxi Erro lesakarrarekin elkartu zenean Lesakara joan zen bizitzera eta guztiz integratu zen Lesakako kultura, hezkuntza eta politika bizitzan. Izan ere, Tantirumairu ikastolako irakaslea izan zen, Arrano elkarteko bazkide eta udaleko zinegotzia. Kepa Ordoki-Bidasoan Memoria Historikoa taldeko kide aktiboa ere bazen. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea izan zen Donostian erretiroa hartu arte. Azken urteetan Hondarribira bizitzera joan zen, bere konpromiso sozial eta kulturalak alde batera utzi gabe.