Hizkuntzaren garapena eta eleaniztasuna izenburupean solasaldi irekia eskainiko du Marta Garibay aditu lesakarrak gaztelaniaz irailaren 15ean, astelehenean 18:00etan Lesakako liburutegian. Jarduera egiten den bitartean liburutegi zerbitzuak eten eginen dira. Euskal Herriko Unibertsitateak Uda Ikastaroen barne irailaren 19an eta 20an, datorren ortziralean eta larunbatean Harriondoan eginen Denboraren eragina hizkuntzaren garapenean eta hizkuntza nahasmenduetan izeneko ikastaroaren harira izanen da solasaldia.