Bestak 2025

Berrizaungo bestak buruilaren 13an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 11

Larunbat eguerdiko txupinazoaren ondotik, auzo bazkaria eta Chuchin Ibañezen, Jesus Tapizen eta DJaren musika izanen dute.

Besta usaina hasia da Igantzin sumatzen eta martxa hartzen joateko, Berrizaungo bestak izanen dituzte buruilaren 13an. Hona hemen larunbat horretarako programa: 12:30ean txupinazoa eta dantzak. 14:30ean auzo bazkaria. 17:00etan Chuchin Ibañez eta Jesus Tapizekin musika. 20:00etan DJa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun