Erakusketa 17:00etatik 19:00etara ikusteko aukera izanen da astelehenetik larunbatera. Bertan, hainbat pilota jokotako eta garaitako materialak, argazkiak, garaikurrak eta txapelak ikusteko aukera izanen da bertzeak bertze.
Erakusketaren inaugurazio egunean, hilaren 15ean, solasaldia eginen dute 18:00etan. Sandra Iraizozek emanen du hitzaldia, eta Gorka Urtasun Laxoa elkarteko ordezkaria ere bertan izanen da.