Norberaren edo elkarteren baten izenean bilkuretan edo plenoetan hitz egiteko arauak ezartzen ditu ordenantzak.
Informazioa eskatzeko, dokumentuak kontsultatzeko edo plenoetara joateko eskubidea izanen dute, baita eskaerak edo proposamenak egiteko eskubidea ere. Gai garrantzitsuen inguruko bozketak ere egin daitezke.
Norberaren izenean edota elkarte baten ordezkari modura bilkuretan, batzordeetan eta plenoetan hitz egiteko arauak ezartzen ditu ordenantzak. Proposamenak, eskaerak edota kexak aurkezteko urratsak finkatzeaz gain, plenoetan gaiak txertatzeko aukera ere eskaintzen du, erroldaren %5aren onespen sinadura bilduta.
Horretaz gain, bertze gai batzuk barne biltzen ditu araudiak, hala nola, bilkurak egiteko lokal publikoen erabilera eskubidea, udal ordezkariekin biltzeko eskubidea edo udalaren webgunean tarte bat izateko eskubidea.
Lesakako Udalak, bere aldetik, parte hartzea errazteko espazio eta tresnak sortzeko, informazioa eta gardentasuna bermatzeko eta herritarren parte hartzea sustatzeko konpromisoa hartu du.
Info+: www.lesaka.eus