Bestak 2025

Urritzokietako bestak ospatuko dituzte irailaren 12tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 10a

Aurten ere animazioa izanen dute Urritzokietako bestetan.

Ohi bezala, irail hasieran ospatuko dituzte Urritzokieta auzoko bestak, Etxalarren. Ortziraleko txupinazoarekin hasiko dira, larunbatean asaua, mus eta partxis txapelketak, herri kirolak eta Baratxuri Beltzak taldearen kontzertua izanen dituzte eta igandean meza eta luntxa.

Irailaren 12an, ortziralearekin hasiko dira Etxalarko Urritzokieta auzoko bestak. Txupinazoaren ondotik, 17:00etan txokolate beroa eskainiko da Sainduneko zubian eta iluntzean zingar jatea.

Irailaren 13an, larunbat eguerdian, Asaua izanen da eta ondotik mus eta partxis txapelketa. 18:00etatik aitzinera herri kirolak, 20:00etatik 22:00etara bokadilloak eta egunari akabera emateko, 22:00etan Baratxuri Beltzak taldearen kontzertua eta auzoko DJ-a.

Irailaren 14an, igandearekin, bukatuko dira bestak; 12:00etan meza izanen da Santakruz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako luntxa. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun