Arrano elkartearen eguneko bazkarirako txartelak salgai paratuko dituzte egunotan

Ohi bezala, oinez edo bizikletaz Agiñara joanen dira Arrano Eguna hasteko.

railaren 20an ospatuko dute Arrano elkartearen eguna, egitarau zabalarekin. Larunbat goizean, 09:00etan, mendi buelta eginen dute Agiñara, oinez edo bizikletaz, 10:30ean Agiñan gosaria izanen dute. 13:00etan Ekitaldi Artifiziala karrika antzerkia Harriondoa atarian. 14:30ean bazkaria izanen dute, Etxalarko asau egileen eskutik. Bazkalondoan bingo musikatua izanen dute. 19:00etan musika herrian barrena, Elutxa txarangarekin.

Bazkarirako txartelak

Bazkarirako txartelak egun eta ordu jakinetan paratuko dituzte salgai aurten: Irailaren 12an, ortziralean 18:00etatik 20:00etara; irailaren 13an, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara; irailaren 14an, igandean 16:00etatik 18:00etara eta irailaren 17an, asteazkenean 18:00etatik 19:30era. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 25 euro eta haurrek 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun