Ibilbideari, ordutegiei eta araudiari buruzko informazio guztia Beti Gazte elkartearen webgune ofizialean ere kontsultatu ahal izanen da.
Beti Gazte elkarteak kirolzale guztiak animatu nahi ditu mendi bizikletaren besta honetan parte hartzera, «bai bere burua gainditu nahi dutenentzat, baita ingurune pribilegiatu batean bizikletaz gozatu bertzerik nahi ez dutenentzat».
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkie aurten ere ibilaldi hau egitea ahalbidetzen duten babesle, laguntzaile eta boluntario guztiei: «Haien konpromisoa eta ahaleginak funtsezkoak dira hazten jarraitzeko eta kalitatezko proba bat eskaintzeko».
Laguntzaileak
Proba hau egin ahal izateko antolakuntzarako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek. Zehazki, bidegurutzeetan check-in egitekoa, anoa gunean laguntzeko, helmuga eta irteeran egoteko eta nahi den guztian laguntzeko behar da jendea. Laguntzeko prest dagoenak Whatsapp zenbaki honetara idatzi (696 80 98 86).