Irain ikastetxe publikoko patioa eraldatzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Lesakako Udalak 2022an, eskola komunitatearekin batera. Horrela, uda honetan jostatzeko eremuan elementu berriak paratu dituzte, 23.171,02 euroko inbertsioarekin.
Joan den urtean 40.000 euro inbertitu ziren futbito pista berritzen eta, laster, marrak ere margotuko dizkiote.