Gizonezkoetan Aritz Arratibel da liderra 375 punturekin. Bigarren lekua Hodei Lujabio goizuetarrarentzat da 355 punturekin, eta hirugarrena, Gwendal Larque beratarrarentzat 330ekin.
Emakumezkoetan, berriz, Ane Elzaurdia da liderra 400 punturekin orain arteko lasterketa denak irabazita eta eskura du garaipena. Bigarren lekua Amaia Jorajuria doneztebarra dago 365 punturekin eta hirugarrenean Amaia Etxarte, hau ere doneztebarra 255ekin.
Taldeka, berriz, Eziñin da liderra 718 punturekin. Xerpak taldeak 652 puntu ditu eta zerbezeruk taldeak, berriz, 487 puntu.
Urrian jokatuko dute kopako azken txapeketa, Lizuniagako Igoera, eta orduan jakinen da zein diren kopako irabazleak. Sari banaketa ere egunean berean eginen dute.
Sailkapen osoa hemen kontsultatu daiteke.