Asteleheneko bilera ireki honetan talde hauen helburuak eta funtzionamendua azalduko dituzte, baita gurasoen beharrak ezagutu ere. Ttikienak ere ongi etorriak direla ere jakinarazi dute eta, gainera, nahi izanez gero, koxkorragoentzat zaintza zerbitzua ere izanen da (aldez aurretik abisatu behar da: udala@lesaka.eus).