Hiru dira Lesakako liburutegian egokitu dituzten espazioak eta bakoitzak bere izaera literario ezberdina izanen du: «lehenengo honek (argazkikoa) poesia eta euskal literatura izanen du ardatz; bigarren bat komikia, zinema eta musikarekin; eta hirugarrenak gai aldakorrak izanen ditu, pentsamendua eta gaur egungo solasaldi publikoan nagusi diren gaiak, hausnarketarako lekua».
Bilduman txertatuak daude txokoak, irakurlea liburuz inguratua dago, ingurune goxo batean. Hasiera batean irailaren 15ean, arratsaldeko ordutegiarekin batera irekitzekoak ziren irakurketa txoko berezi horiek, baina materiala eskura izaki, dagoeneko martxan paratu ditu Lesakako liburuzainak.