Gazteek karrikak hartzeko eguna izanen da urriaren 4an Beran, eta horretarako egun osorako egitaraua antolatu du Barraskilok Toki Ona institutuko patioan edo zelai gorrian. 10:30ean elkartuko dira txupinazoa botatzeko, eta suziria botata murgilduko dira bestan.
11:00etan ginkana eginen dute, eta hori bukatuta, 12:30ean, karropoteoa herrian barna. Itzulia bukatuta izanen da bazkarirako txanda, 14:30ean.
Bazkarirako txartelak salgai paratu dituzte dagoeneko irailaren 14ra arte erosten ahal dira Purienean. 20 euroren truke taldearen kamiseta eta bazkaria izanen dira.
Bazkalondoan atsedenerako tarte handirik utzi gabe jokoak izanen dira 19:00etan berriz ere musika izanen dute Punttu Kakotx elektrotxarangarekin.
Eguna borobiltzeko 23:00etan Zilibito Records taldearen kontzertua izanen da hori bukatzean DJ Onddotik ariko da musika paratzen.