Zinema karrikan ikusteko aukera izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Uda borobiltzeko zinema eskaintza antolatu du Barraskilo Berako Gazte Taldeak larunbaterako, irailaren 6rako. 'Ainbo. Amazoniako gerraria' pelikula pantailaratuko dute 21:00etan Herriko Etxeko plazan.

Sarrera debalde izanen da eta ikusleen esku egonen da pelikularekin batera jateko krispetak eramatea.

Ortziralean eguraldi txarra eginen balu ere aitzinera segituko dute egitarauarekin, eta emanaldia plazatik arkupetara lekualdatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun