Lanaldi osoko postua da udalak eskaintzen duena, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion lan sariak izanen ditu. Garbiketa lanak egin beharko ditu postua lortzen duen izangaiak, batez ere eraikin eta lokaletako zoruak eta altzariak garbitzea, eta teknika, lanabes eta produktu egokiak hautatzea haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko.
Oposiziora aurkeztutako izangaiek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta Eskola Graduatuaren titulua edo Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokidea izan beharko dituzte. Euskarazko B1 maila ere izan beharko dute izangaiek eta baita B mailako gidabaimena ere.
Eskabideak irailaren 29ra arte aurkezten ahal dira herriko etxean zein modu telematikoan.
Behin izangaiak onartuta, oposizioak bi proba izanen ditu: alde batetik test motako azterketa bat, eta bertzetik lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin lotutako proba praktiko bat.
Deialdiaren xehetasun guztiak hemen irakurri daitezke.