Hainbat kategoriatan lehiatu ziren parte hartzaileak. Seniorretan Xabier Sanchez (20.04) nagusitu zen gizonezkoetan eta Ane Elzaurdia beratarra (23.42) emakumezkotan. Bigarren postuan Aritz Arratibel (20.29) eta Amaia Jorajuria doneztebarra (25.28) sailkatu ziren eta hirugarrenean Gwendal Larqué (20.32) eta Nahia Pikabea (26.27) beratarrak.
Beteranoetan, berriz, gizonezkoetan Hodei Lujanbio goizuetarra (20.31) izan zen lehen sailkatua hirugarren denborarik onena eginda, gainera. Emakumezkoetan, berriz, Ainara Mendiburu doneztebarra (30.15) nagusitu zen. Podiuma osatu zuten gizonezkoetan Dani Iparragire arazntarrak (23.06) eta Joseba Lasarte beratarrak (23.23). Emakumezkoetan Montse Garmendia (34.25) izan zen bigarren sailkatua.
Juniorretan Ibai Lekukonak irabazi zuen proba 12.41eko denborarekin. Helmugara batera ailegatu ziren Mattin Perez, Joar Etxeberria eta Mikel Zozaia 13.29ko denborarekin. Junior nesketan, berriz, parte hartzaile bakarra izan zen: Enea Erkizia eta 13.02ko denbora egin zuen.
Seniorren, beteranoen eta juniorren probak kontuan hartua, denera 42 lasterkari aritu ziren Agerrako auzotarrek prestaturiko proban. Gainera, aitzinetik, haurren lasterketak ere egin zituzten eta hor auzoko zein Berako bertze hainbertze haur aritu ziren lasterka.