Corellako herritar talde honek hainbat triziklo ditu egokituak adinekoak zein mugikortasun arazoak dituztenak paseoan ateratzeko. Nafarroako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren eskutik, Nafarroako hainbat txokotara zabaltzen ari dira paseoak egiteko aukera, eta asteburu honetan eskualdean izan dira.
Atzo goizean, Berako adinekoen egoitzako egoiliarrekin paseoan aritu ziren. Boluntarioek lagunduta, bizikleta berezi hauen gainera igo, eta herrian barna itzuli bat eman zuten. Tartean, Agerrara joan ziren bestetako egitarauaz gozatzera.
En Bici Sin Edad mugimenduaren parte da Corellako taldea. Mugimendu hori 2013an sortu zen Danimarkan eta adinekoei edo mugikortasun arazoa dituztenei aukera ematen die bizikletan paseoak emateko.