Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, uraren hiri zikloa digitalizatzeko 20.000 biztanletik beheitiko toki erakundeei 1,85 milioi ematen dizkien ebazpena onartu du. Laguntza guztiak Europar Batasuneko NextGeneracion funtsek, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoek finantzatzen dituzte. Deialdira aurkeztu ziren hamasei udal erakundeetatik zortzi izan dira onuradunak, horietatik bi eskualdean: Baztango Udala eta Etxalarko Udala.
Baztango Udalak 225.514 euroko laguntza izanen du, telekudeaketa ezartzeko, ur kontagailu adimendunak instalatzeko eta sektorizatzeko. Etxalarko Udalak, aldiz, Etxalarren hobekuntza berdinak egiteko, 160.137 euro hartuko ditu.