Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren 31. edizioa eginen dute irailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Proban haurrek zein helduek parte hartzen ahal dute.

Proban parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute, eta hilaren 14an bukatuko da apuntatzeko epea.

Gure Txokoa elkarteak 31. aldiz eginen dute Mendi Bizikleta Ibilaldia irailaren 20an. Egutegian finkatutako proba da Berakoa eta haurrek zein helduek egiten ahal dute.

Probaren irteera 09:00etan izanen da eta helduek 32 kilometroko bidea osatu beharko dute, eta haurrek, berriz, hamaika kilometrokoa. Adingabeek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute edo gurasoetakoren batek lagunduta parte hartu. Parte hartzeko guttieneko adina hamalau urtekoa izanen da.

Parte hartzeko guttieneko adina hamalau urtekoa izanen da

Izena eman nahi duten helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Elkarteko bazkideen kasuan, 22 eurokoa izanen da prezioa eta probaren egunean elkarteko txartela aurkeztu beharko da. Bi kasuetan, prezioaren barrenean sartzen da parte hartzailearentzako asegurua. Haurren proban parte hartzeko berriz, hamar euro ordaindu beharko dira. Izen ematea telematikoki bakarrik egiten ahalko da hemen sartuta. Egunean berean ezinen da izena eman.

Izena emateko epea heldu de,n igandean, hilaren 14an, bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun