Ordiziara bidaia antolatu du Lesakako jubilatuen elkarteak irailaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Ordiziako azoka famatua bisitatuko dute Lesakako jubilatuek datorren asteazkenean.

Ordiziako azoka ikusteko asmoz, Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Ordiziara bidaia antolatu du irailaren 10erako, heldu den asteazkenerako. Txartelak jubilatuen ostatuan erosteko hondarreko eguna, dena den, irailaren 5a, ortziralea, izanen da.

Autobusa heldu den asteazkenean, irailaren 10ean, 08:00etan abiatuko da. Ordiziako azoka ikusi ondotik, bazkaria izanen dute Aginaga sagardotegian, sagardotegiko ohiko menuarekin, kaba, kafea eta likoreak barne dituztela. Bazkalondoan Zarautz bisitatuko dute.

Txartelak jubilatuen ostatuan erosteko azken eguna irailaren 5a izanen da, ortziralea. San Fermin elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 45 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun