Doako informatika ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak irailerako

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 29a

Telefono mugikorra eta online tresnak erabiltzen ikasteko ikastaroa izanen da.

Android telefono mugikorra (tresnak, segurtasuna, aplikazioak, WhatsApp, argazkiak eta biltegiratzea) eta online tresnak (online erosketak, banka digitala, transakzio seguruak, kasu praktikoak eta arazoen konponbidea) erabiltzen ikasteko doako informatika ikastaroa antolatu du aurten ere San Fermin jubilatuen elkarteak irailerako.

Telefono mugikorra eta online tresnak ikasteko izanen da eta irailaren 9ra arte eman daiteke izena jubilatuen ostatuan

20 orduko ikastaroa izanen da, Irailaren 15etik 19ra eta 22tik 26ra, egunero 17:00etatik 19:00etara emanen dena Harriondoa kultur etxean. Jubilatuen ostatuan izena emateko azken eguna irailaren 9a izanen da. Plaza mugatuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun