Led Silhouetteren azken sorkuntza ezagutzera emateko entsegu irekia eginen dute abuztuaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 29a

'Ultimatum' lana ezagutzera emateko entsegu irekia eginen du Led Silhouettek larunbat arratsaldean komentuan.

Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopezek zuzentzen duten Led Silhouette dantza konpainia bere azken sorkuntza prestatzen ari da. Ultimatum lana sortzeko Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatutako DNA-Nafarroako Dantza Garaikidearen aurtengo programaren erresidentzia artistikoa egin dute abuztu osoan. Lan hori ezagutzera emateko entsegu irekia eginen dute abuztuaren 30ean, larunbatean 19:00etan hasita, Harriondoa kultur etxeko komentuan.

DNA programaren barrenean prestatu dute abuztuan ‘Ultimatum’ lana eta larunbatean 19:00etan dute hitzordua Lesakako komentuan

Led Silhouetteko Martxel Rodriguezek, Ttipi-Ttapari adierazi zioenez, «abuztuan sortzen hasi gara Ultimatum Lesakan eta heldu den urteko apirilean estreinatuko da, suerte pixka batekin etxean lehenbiziko eta ondotik, Gaiarren, Gasteizen, Valentzian, Katalunian…».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun