Besarka taldeak kontzertua emanen du larunbat arratsean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 28a

Uztailean eta abuztuan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan da Arantzako Aterpean, eta larunbat honetan, abuztuaren 30ean, uda honetako azken kontzertua antolatu dute. Besarka taldea gonbidatu dute.

Patxuko Nice taldea desegin ondotik sortutakoa taldea da Besarka, hango hiru kiderekin osatua: Sergio Patxuko, Ibai eta Terri. Larunbat honetan 22:00etatik aitzinera Arantzako Aterpean ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun