Ipar Martxa irteera antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak irailaren 6rako

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Hainbat ikastaro egin dituzte eta bigarren aldiz ipar martxa irteera antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak.

Iraileko lehen larunbatean 11:00etatik 12:30era eginen dute irteera eta txartelak irailaren 3ra bitarte eskura daitezke.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Ipar Martxa irteera antolatu du irailaren 6an, larunbatean 11:00etatik 12:30era. Irteeraren prezioa 5 eurokoa izanen da (10 euro elkarteko bazkide ez direnentzat) eta txartelak jubilatuen ostatuan erosteko azken eguna irailaren 3a, heldu den asteazkena, izanen da.

San Fermin elkartean geldituko dira ibiltariak eta oinetako eta arropa erosoak, motxila eta ipar martxako makilak eraman behar direla jakinarazi dute. Dena den, makilak utziko zaizkio ez duenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun