Udazkena loratzen zikloa hasteko irailaren 28an, igandea, bertso saio musikatua eginen dute Telletxeko lorategian 17:30ean. Miren Artetxe, Beñat Gaztellumendi, Julio Soto eta Ekhiñe Zapiain ariko dira bertsotan eta Maddi Ane Txoperena eta Alaitz Rekondo gai jartzaile lanetan. Bertsoak musikatzen Araitz Bizkai eta Aitor Mitxelena ariko dira.
Urriaren 10ean, ortziralea, Torturaren arrastoak argazki erakusketa ikusteko aukera izanen da Espidobaitan eta hitzaldia ere izanen da. Hitzordua 19:00etan izanen da.
Urriaren 31n beteko dira 20 urte Kottoren heriotzatik, eta biharamunean, azaroaren 1ean, estreinatuko dute Kottori buruzko Loratzen dokumentala Berako Kultur Etxean 11:00etan. Dokumentalaren ondotik, poteoa eginen dute Kuxkuxtu txarangarekin eta 14:30ean bazkaria Zubiondo jatetxean.
Zikloa borobiltzeko, azaroaren 2an Otsandara joanen dira eta bertan omenaldia eginen diote Kottori.
Hemen ikusi daiteke Loratzen dokumentalaren aurrerapena: