Lesakako Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 26a

Lesakako Musika Eskolan izena eman daiteke irailaren 5era bitarte.

Lesakako Musika Eskolak 2025-26 ikasturterako matrikulazio epea zabalik du abuztuaren 25etik irailaren 5era. Bortz urtetik aitzinera ikasleek musika eta mugimendua ikasteko aukera izanen dute eta 13 urtetik goitikoek instrumentua solfeorik gabe, musika taldeak eta helduen tailerra. Behar bereziak dituzten haurrentzat klase egokituak ere eskainiko dituzte.

Lesakako herriko etxean edo www.lesaka.eus webgunean eman daiteke izena, astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun