Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Besta ederrak eta jendetsuak ospatu dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 20a

Abuztuaren 14tik 18ra bitarte besta giroan murgilduta ibili dira etxalartarrak. Usategietarako Igoera antolatzen duen taldeak izan zuen txupinazoa botatzeko ardura. 

Argazkiak: Joseba Olagarai.

Jendea aunitz bildu da bortz egunetan. Herri afarian erraterako, 250 lagun bildu ziren, eta asauan 300. Herriko gazteen herri kirol desafioan ere jendea aunitz bildu zen.Astelehenean Larraburuan egindako bertso bazkarian, berriz, 40 lagun elkartu ziren. Bertsolariak umoreko, bazkalondo ederra pasa zuten bertaratu zirenek. 

Beroa ere izan da protagonista bestetan. Ama Birjin eguneko dantzarien saioa eta herri kirolak frontoira lekualdatu behar izan zituzten, eta arratsean ezin izan zituzten su artifizialak bota bero eta sute arrisku handiagatik. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun