Lagunarteko bi futbol partidu jokatuko dituzte gaur arratsaldean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 20a

Denboraldi berriari begira jarria da dagoeneko Lesakako Beti Gazte futbol taldea. Taldeetako batzuk entrenamenduetan hasiak dira, baita lagunarteko partidu batzuk jokatzen ere. Konparazio batera, gaur arratsaldean, gizonezkoen gorengo jubenil mailako taldea eta ohorezko erregional mailako taldea ariko dira Lesakako Mastegi futbol zelaian.

17:30ean gizonezkoen gorengo jubenil mailako taldea Real Sociedaden kontra ariko da eta 19:30ean gizonezkoen ohorezko erregional mailako taldea Hondarribia FEren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun