Berako Udalak zabaldutako bandoan zehaztu duenez, «bortxa eta jazarpen kasu injustu bat dela eta, familia bat etxea uztera behartzen», ari dira. Udalak esplikatu du errentariak «ilegalki» argia eta gasa moztu dituela, baina ura ez, «Berako Udalak kudeatzen duelako.
Udalak salatu du, «injustizia nabarmen» baten aitzinean daudela. «Zoritxarrez epaitegiek eta sistema judizialak erantzuteko denbora behar dute, eta familia honek ezin du esperatu».
Batek batek Beran edo Lesakan alokatzeko dagoen pisu edo gelaren baten berri badu, Berako Udalarekin (948 63 00 05) eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin (948 63 50 36) harremanetan paratzeko eskatu du.