Abuztuaren 31n bukatuko da Bortzirietako pilota eskolan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 20a

Bortzirietako pilota eskolan iazko denboraldian aritu ziren pilotariak eta laguntzaileak.

Uda betean bagaude ere, dagoeneko aunitz dira irailera begira ari direnak, tartean Bortzirietako pilota elkartea. Ireki dute irailean hasiko den denboraldiko izen ematea, eta heldu den igandean, abuztuaren 31n bukatuko da.

Aitzineko denboraldian eskolan aritu direnek ez dute izena eman beharko, eta lehenengoz apuntatu nahi dutenek aski izanen dute galdetegi hau betetzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun