Bestak 2025

Abuztuaren 28tik 31ra ospatuko dituzte Agerrako bestak

Ttipi-Ttapa

Berako Agerra auzoko bestak ospatuko dituzte heldu den asteko ortzegunean hasi eta igandera arte. Auzotarrek Berako Udalaren laguntzarekin antolatu dituzte bestak.

Egitarau zabala antolatu dute aurten ere bestetarako:

Abuztuak 28, ortzeguna

  • Egun osoan zehar Agerra Cup kirol txapelketa.
  • 20:30ean afari autogestionatua karpan.

Abuztuak 29, ortziralea

  • 17:00etan tortilla lehiaketa.
  • 18:30ean Agerra kantari.
  • 20:00etan altxaferoa, haurren eta helduen danborrada.
  • 21:30ean auzo afaria.
  • Afalondoan musika mexikarra.
  • Ondotik, dantzaldia J&J DJarekin.

Abuztuak 30, larunbata

  • 10:00etan plater tiroa Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
  • 11:30ean frontenis txapelketako finala.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Irats taldeko trikitilariekin.
  • 15:00etan haurrentzako jokoak.
  • 18:00etan kros herrikoia Luis Mari Apeztegiaren oroigarria.
  • 20:30ean Gure Txokoa Dantza Taldearen emanaldia.
  • Ondotik, suzko zezena.
  • Gero, bokata jatea karpan.
  • 22:00etan Trikilatz taldearekin dantzaldia.
  • Ondotik, Perry DJa.

Abuztuak 31, igandea

  • 11:30ean erraldoiak eta buruhandiak gaiteroekin.
  • 12:00etan meza.
  • Ondotik, apar besta.
  • 12:30ean mutxikoak zelai gorrian.
  • 14:30ean auzo bazkaria Fer eta Beñat musikariek alaiturik.
  • Pontx pailazoaren Denak plazara ikuskizuna zelain gorrian.
  • 18:00etan txokolate jatea plazan.
  • Ilunabarrean afari autogestionatua karpan eta bingoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun