Lehendabizi, premiazko lanak egin zituzten baserrietara bide irekiak eta seguruak bermatu behar zirelako. Orduan moldatu zituzten hainbat etxetako bideak: Eguri, Mandaniko borda, Larratxen borda eta Peña bordatik gora doana. Zia, Suspelttiki eta Kaule auzoetako bide nagusietan ere egin zituzten moldaketak. Moldatze lan horiek 334.931,01 euroko kostua izan zuten.
Bigarren ekinaldi batean Iasola eta Larhungo bentetara doazen pistak moldatu zituzten, hagitz kaltetuak gelditu baitziren. Bi moldaketa hauetan 51.051,50 euro inbertitu ditu udalak.
Aurtengo uztailean egin dituzte azkeneko lanak Elarmota, Kaule, Apeztiko borda, Juanteneko borda, Otsanda, Sarralla, Suspelttiki, Juanseneko borda, Mendigorrigaraia, Xantelerreka, Lamixene, Gorostigain, Itzea, Usategieta eta Landagaineta, Maletenea, Lizuniaga eta Kondendiaga. Azken lan hauek egiteko 113.621,59 euroko inbertsioa egin du udalak.
Denera 499.604,10 euroko kostua izan dute moldatze lanak eta Nafarroako Gobernutik 337.499,82 euroko dirulaguntza hartzea espero dute.