Lesakako slalom lasterketaren zazpigarren edizioa larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 14a

Ziharka Sport eskuderiak antolatu du zazpigarren aldiz Lesakako Slaloma.

Ziharka Sport eskuderiak antolatuta, aurten zazpigarren edizioa beteko duen Lesakako slalom proba larunbat honetan, abuztuaren 16an, Alkaiaga industrialdean eginen dute. Nafarroako Open Slalomerako puntuagarria izanen da.

Alkaiaga industrialdean eginen dute Nafarroako slalom txapelketarako baliagarria den proba.

Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara egiaztapenak eginen dituzte, 14:30ean pilotuen briefing-a. 15:00etan entrenamenduekin hasiko dira eta ondotik hasiko dira txapelketa ofizialeko bi txandak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun