Herriko hainbat talde eta elkarteren artean, aurten Etxalarko bestetarako edalontzi berrerabilgarriak eginen dituzte. Erabili eta botatzeko edalontziek eragin negatiboa dute ingurumenean eta modu honetan Etxalarko bestak ingurumenarekiko errespetuz ospatzea lortu nahi da. Euro baten truke edalontzia eskuratzeko aukera izanen da txosnan eta nahi denean edalontzia itzultzeko aukera izanen da, hasieran ordaindutako euroa bueltan jasoz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.