Udako azken edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 19a

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, uda partean ere edoskitzearen inguruko tailerrak egiten ari dira. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzentzen dituzte saioak eta abuztuaren 21ean, ortzegunean, eginen dute bigarrena.

Abuztuaren 21ean, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute saioa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun