Beraien zakurren ardura hartzea eskatu die Etxalarko Udalak jabeei

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 5a

Horrelako kartelak paratu dituzte Etxalarren, zakurren jabeei ardura eskatuz.

Denen esku dago errespetuzko elkarbizitza egoki bat izatea eta, hau lortu nahian, herritarren kexak hartu ondotik eta herritik kanpo abereekin izan diren arazoengatik kartelak paratu ditu Etxalarko Udalak. Herrian, zakurren kakak bildu beharko ditu jabeak, baita lotuta eraman ere eta herritik kanpo, zakurra kontrolpean eraman beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun