Erraldoiak berritzen aritu diren gehienak, urtetan erraldoiak dantzarazten ere ibiltzen dira eta egin dituzten moldaketak erabilera eta itxura hobetuz egin dituzte. Eskertzekoa da erraldoiak barrenetik ezagutzen duten herritarrak lan hauetan aritu izana.
Etxalarko erraldoiak besoak libre dituzten erraldoiak dira eta hauek dantzatzeko modua berezia bezain polita da. Horretan adituak dira Unai, Markel eta Asier (bertzeak bertze).
Aurtengo bestetan, Juanita eta Perikorekin batera, zaharberritutako erraldoiak ere dantzan ikusteko aukera izanen da eta Etxalarko Udalak eskerrak eman nahi dizkiete lan hauetan aritutako bortz herritarrei.