Lesakako San Fermin elkarteak antolatutako joko txapelketa izanen dute abuztuaren 7an

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 2a

Igelaren jokoa, arku-tiroa, toka eta bola-jokoan aritzeko izena eman daiteke astelehenera bitarte.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta joko txapelketa izanen dute abuztuaren 7an, datorren ortzegunean 17:00etan hasita Alondegian. Zehazki, igelaren jokoa, arku-tiroa, toka eta bola-jokoa izanen dituzte. Bukatzean pintxoak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei. Izena emateko azken eguna abuztuaren 4a, astelehena izanen da eta jarduera ospatzeko guttienez hamabortz lagunek eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun